Barrera metálica de color verde

Ekoberrikuntza eta industria ingurumen proiektuak

Ekonomia Zirkularra, ekodiseinua, industri-sinbiosia, karbono aztarna, ingurumen-arriskuen prebentzioa

Zure enpresaren ekoeraginkortasun-tasa handitu nahi al duzu? Onurak Ecosolutions-en lagun zaitzakegu.

Norentzat lan egiten dugu

Ingurumen-araudi berrien eraginpean dauden industria-ETEak, edo automozioa, makina-erreminta, ekipamendu-ondasunak… bezalako sektoreetako enpresa handientzat lan egiten dutenak, baita hondakinak sortzen dituen eta bere balorizazioaren edo baliabideen erabileraren optimizazioaren bidez eraginkortasuna handitze beharra duen edozein industria ere.

Ekonomia Zirkularraren alorreko prestakuntza edo azterketa estrategikoak behar dituzten administrazio publikoak, elkarteak edo enpresak, edo aukeratutako ekosisteman industria-sinbiosi prozesuak ezartzeko aholkularitza behar dutenak.

Ingurumen-arriskuei edo industria-ingurumenari buruzko ingeniaritza-zerbitzu espezifiko bat behar duten edozein sektoretako industria ETEak.

Bezeroak

Proyectuak

  • ASLEko enpresen artean eta SpriLur-eko Apattaerreka industrialdean industria-sinbiosi prozesuak.
  • Ekodiseinua eta ontzi eta enbalajeen araudi berrietara egokitzea ASLE Gipuzkoa eta Bizkaiko enpresetan.
  • Ekonomia zirkularra eta digitalizazioa. Funtsezko alderdiak neurtzeko sistema digital baten diseinua, ekipamendu-ondasuneko industria enpresa batean eredu zirkularrera igarotzeko.
  • Zirkulartasuna administrazio publikoetatik. Erosketa eta kontratazio publiko zirkularrerako eta berrikuntzarako sektore estrategikoen diagnostikoa.

  • Ibaetako campuseko (UPV/EHU) karbono-aztarnaren kalkulua.
  • Ingurumen-arriskuak prebenitzeko plana elikagaien sektoreko enpresa batean.
  • Hondakinen kudeaketa eta deskontaminazioa hainbat industria-eraispenetan.
  • Gipuzkoako tiro-eremu baten saneamendurako alternatiben azterketa.

  • Doktorego tesia: “Mikroplastikoak Bizkaiko golkoko hego-ekialdeko itsasertzean. Karakterizazioa, fokuak eta kontrol eta prebentzio estrategiak”.
  • Jabari publiko hidraulikoan industria-mikroplastikoak kontrolatzeko isurketa-baimenetarako adierazleak zehaztea (UPV/EHU, URA).

Arrakasta-kasuak

Campus Ibaeta foto aéreo

Ibaetako campuseko (UPV/EHU) karbono-aztarnaren kalkulua

Informazio gehiago

Foto de interior de ASLE Bizkaia

ASLE Bizkaiako enpresetan ontzi eta bilgarriei buruzko araudi berrietara egokitzea

Informazio gehiago

Foto aéreo Apattaerreka

Industri-Sinbiosia Apattaerreka Industrialdean

Informazio gehiago

Jakin nahi al duzu nola lagundu diezaiokegun zure enpresari ingurumen-araudi berrietara egokitzen?

Zerbitzuak ikusi