Ingurumenarekin arduraz eta errespetuz jokatzeko ezinbesteko beharraz gain, ingurumen-araudi berriei aurrea hartzea abantaila lehiakorra izan daiteke enpresentzat. Ekonomia Zirkularra aplikatzeak aukera bikaina dakar: prozesuen eta materialen eraginkortasuna areagotzeak aurrezpen ekonomikoa dakar, merkatuan posizionamendua eta lehiakortasuna hobetzeaz gain. Berrikuntzarako aukera ere bada. Onurak Ecosolutions-en enpresei eta administrazioei egokitzapen bide hori egiten laguntzen diegu, soluzio berritzaileak (EKOBERRIKUNTZA) emanez, ekoizpen prozesuetan erabiltzen diren hondakinen eta baliabideen (lehengaiak, ura, energia…) erabilera hobetzeko. Ekodiseinua, karbono aztarna, produktuaren bizi-zikloa edo ekoizpen-prozesuko kontsumoa eta isurketak bezalako kontzeptuak oinarrizkoak dira gure proiektuetan.

Soluzio tekniko onenak bilatzen ditugu beti, jakintza hainbat ikuspegitatik integratuz: ingeniaritza, ekoberrikuntza/I+G+b eta ingurumen-zuzenbidea. Ikuspegi tekniko-juridiko honek balizko oztopoak eta aukerak identifikatzea ahalbidetzen digu, gure proiektuei balio bereizgarria emanez.
Kolaboratzaile estrategiko nagusi gisa, Donostiako Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan dagoen GMT Materialak eta Teknologiak Taldearen (UPV/EHU) laguntza teknikoa dugu materialen garapen esperimentalean eta karakterizazioan.
Gure Ekoberrikuntza zerbitzuak hiru lan mota barne hartzen ditu:
Gure metodologia propioak ditugu lan ildo hauek garatzeko.
Ekoberrikuntzako garapenak, hondakinen balorizazioa eta industria-sinbiosia egiten ditugu, diagnostikoak eta alternatiben edo tratamenduen bideragarritasunaren azterketak barne, ekonomia zirkularreko proiektu estrategikoez eta sektore zehatzetako ingurumen edo merkatu-joeren jarraipenaz gain.
Industriaren ingurumen-inpaktuak kudeatu eta murrizteko soluzio teknikoak ematen ditugu: isuri atmosferikoen kudeaketa, hondakinak, ur-isurketak, prozesu-urak, kutsatutako lurzoruak, ingurumen-arriskuen identifikazioa eta kudeaketa…
Gainera, aholkularitza tekniko-juridikoa eskaintzen dugu, enpresek ingurumen-legedietatik eratorritako betebeharrak modu ezin hobean ezarri ahal ditzaten. Soluzio berritzaileak eta negozio-aukerak bilatzen laguntzen diegu, legegintzako eta merkatuko ingurumen-faktore motibatzaileak identifikatuz, Ekonomia Zirkularraren ikuspegiarekin.
Enpresen, produktuen edo zerbitzuen karbono-aztarna kalkulatzen dugu, eta murrizteko planak diseinatzen ditugu.
Mikroplastikoen detekzio, identifikazio eta kudeaketan aholkularitza eta garapen aditua eskaintzen dugu, ingurumenaren jarraipena eta kudeaketa, elikadura edo plastikoa bezalako sektoreei zuzenduta.
Azken hamarkadan, mikroplastikoek ingurumenean duten presentziari eta giza osasunean eta ingurumenean duten eraginei buruzko ikerketak modu esponentzialean ugaritu dira, ingurunean duten nonahikotasuna eta elikadura-katean sartzeko gaitasunak sortutako kezka dela eta. Guzti hau datozen urteetan sektore ezberdinei eragingo dien araudi berrietan itzuliko da.
Ildo hau garatzeko Metodologia propioa dugu, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako (UPV/EHU) ‘Materialak eta Teknologiak’ GMT Taldearekin garatutakoa.
Ekonomia zirkularrari, ekoberrikuntzari eta industria-ingurumenari lotutako alderdiei buruzko prestakuntza eskaintzen dugu (hondakinen kudeaketa eta prebentzioa, ekodiseinua, industriako ingurumen-arriskuen prebentzioa eta kudeaketa, tratamendu-teknologiak…).
Enpresei trantsizio ekologikorako bidea egiten laguntzen diegu, arlo honetan dituzten prestakuntza-beharretara egokituz, betiere betebeharrak integratuz baina baita hortik eratorritako aukera berriak ere.
Unibertsitate, elkargo-profesional, garapen-agentzia, elkarte eta abarrentzako prestakuntza espezializatua ere eskaintzen dugu.