Energiaren eta lehengaien prezioen gorabeherek, zenbait materialen eskasiak, hondakinak kudeatzeko kostuen igoerak eta mota guztietako enpresei eragingo dieten ingurumen-araudi berriek, enpresek kudeatu behar duten eszenatoki berri bat sortu dute. 2022an Onurak Ecosolutions sortzea erabaki genuen, lehiakortasuna mantenduz enpresen baliabideak hobeto aprobetxatzeko soluzioak aurkitzen laguntzeko, eta baita sortzen ari den mikroplastikoen esparru berrian soluzioak eta aholkularitza eskaintzeko ere, non ikerketa-esperientzia zabala dugun.
Polimeroetan, birziklatze-prozesuetan, konpositeetan, biomaterialetan eta fabrikazio aurreratuan espezializatutako UPV/EHUko “GMT-Materialak eta Teknologiak” ikerketa-taldearekin lankidetzan sortu zen enpresa.
Ekimen ekintzaile berritzailearen MANUEL LABORDE WERLINDEN 2022 saria jaso zuen gure ekimenak, Bic Gipuzkoak eta UPV/EHUk emana.
Ingurumen-sektorearen esperientzia eta ezagutza sakona. Gure ibilbideak industria-ingurumenaren sektorearen eta ingurumen-ingeniaritzaren ezagutza zabala eman digu hainbat ikuspegitatik. Horrek modu azkar eta eraginkorrean lan egiteko aukera ematen digu.
Gaitasun teknologiko-juridiko bereizlea. Ikuspegi teknologiko-juridiko bikoitza uztartzen dugu, eta, horri esker, irtenbide integratuak eta berritzaileak lor ditzakegu. Zerbitzu integral hau kolaboratzaile sare sendo bati esker eskaini dezakegu.
Garapen esperimentalerako gaitasuna, ‘GMT-Materialak eta Teknologiak’ Ikerketa Taldearekin (UPV/EHU) daukagun aliantzari esker. GMTrekin dugun lankidetza estrategikoari esker, gure ezagutza batu dezakegu proiektuak garatzeko, metodologia propio berritzaileak ezarriz, baita mikroplastikoen arlo emergentean ere.
ETEen beharretara egokitutako zerbitzuak. Proiektu bakoitzean inplikatzen gara, gure bezeroei zerbitzu pertsonalizatua eta kalitatezkoa eskainiz.
‘GMT-Materialak eta Teknologiak’ Ikerketa Taldea (UPV/EHU)
