Produkzio-prozesuan ekoeraginkortasun handiagoa eskatzen duten, edo legediak edo merkatuak bultzatutako ingurumen-araudi berrietara egokitzea/aurre hartzea eskatzen duten industria-ETEentzako zerbitzuak.
Industria-enpresa bakoitzerako garapen, diagnostiko eta soluzio egokiak proposatzen ditugu. Hau, gure ekoberrikuntza eta hondakinak balorizatzeko metodologia propioen bidez egiten dugu, horrela lehengaien kostuetan aurreztea, hornitzaileekiko autonomia handiagoa eta Europatik datozen eskakizun berriei aurre hartzea eta betetzea lortuz.
Hondakinak balorizatzeko METODOLOGIA
Industrialde, herri/eskualde edo elkarte bereko enpresentzat Industria-Sinbiosi prozesuak ezartzen ditugu. Soluzio partekatu posibleak identifikatzen ditugu, lehengai birjinen eta hondakinak deuseztatzeko beharra murrizteko, eta zerbitzuak eta azpiegiturak optimizatzeko. Beharrak identifikatzeaz arduratzen gara, sinergiak sortzen ditugu eta lankidetza-sareak ezartzen ditugu.
METODOLOGIA
Industrietarako ad hoc soluzioetan eta industria-ekosistemen sinbiosian lortutako ezagutzak, erakundeei eta administrazio publikoei industria-jasangarritasuneko proiektu estrategikoetan aholkatzeko gaitasuna ematen digu. Gure urteetako esperientziak berrikuntzan eta ekonomia zirkularrean adituak egin gaitu.